The Badass Project, denda edo estudio bat baino gehiago, argazkilaritza bizi eta gozatzeko modu bat da guretzat; Ion Andueza eta Jone Albeniz.
Argazki dendan esparru honetako denetariko materiala saltzeaz gain, produktu argazkiak, ebentuak, enprensendako lanak, ezkontzak, familia saioak etabar jasotzen ditugu argazki zein bideo bitartez.
Nortasun-agirirako eta bestelako agirietarako argazkiak egiten ditugu, markoak saldu, argazkilaritza analogikoarekin zerikusia daukaten zerbitzuak eskaintzen ditugu, momentuan argazkiak inprimatu gure Kodak makinetan, eta argazkilaritzarekin zein bideogintzarekin zerikusia duen materiala saldu.
Estudioa izateak aukera ematen digu produktu-argazkiak zein beste edozein argazki-saio egiteko, nahiz eta gure lanik gustukoenak kanpoan egiten ditugun, era ahalik eta naturalenean. Ikuspuntu dokumentalaren aldeko apustua egiten dugu %100ean. Gure manifestuak ere honelaxe dio: Real life. No rules, people being people.